No te tapes la nariz

KORRIKA

Gaur nire hizkuntzean idatziko dut, euskararen aldeko jai-egun erraldoian egon naiz eta, KORRIKAN.Gutxienez hori zor nion hizkuntz honi.

Badakit, euskaldun zaharra izanda, egunero erabili beharko nukeela euskara; badakit idatzi, pentsatu, maitatu eta bizi, euskaraz egin beharko nukeela, baina zoritxarrez, ez da horrela.
Esfortzu txiki bat egin beharko dut nire egunerokotasunean gurea den hizkuntza gehiago erabiltzeko.

Euskal Herritik milaka euskaltzale korrika egon da, eta gaur, Donostian amaitzen zen abentura hau. Oso hunkigarria izan da helmuga; txalo ugari eta negar malko batzuk ikus genitzazkeen. Momentu oso polita izan da, eta giroa ezinhobea.

Eguraldia ere lagun izan dugu, eta bertan zeuden artisau postu ugari ikusteko aukera izan dugu.
Egun ederra! bai horixe!!

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------

Hoy hemos estado en la gran fiesta del euskara, KORRIKA, y ¡¡ ha sido super emocionante!!




No hay comentarios: